Thursday, November 29, 2007

Alma: ari.mehe.

Sanskritoz "sutratma" hitza erabiltzen da,
"alma" edo "cuerpo causal".aren irudi gisa.
Lepoko kollarraren haria esan nahi du.
Haria aritzea ere bada.
Izperientziak, kollar bateko kuentak bailiran,
lotzen dituen ari.mehea.

"Kausa" bakoitzari "ondorio" bat darraikiola adierazteko.

Hipotesi honen barruan
ari.mehean "sukaldatzen" ditugu izpirientziak, eta
bakoitzean jabetu egiten gara zerbaitetaz.
Gutaz.


Gure beldurretaz, gure gorrotoetaz,
gure tristura eta saminetaz,
gure maitasun adierazi gabeaz,...

Batzutan izpirientziak errepikatu egiten zaizkigu,
nor bere hortaz jabetzeko
bat baino gehiago behar izaten dugu
eta ari.mehea ahari.mehe bihurtzen zaigu. kar-kar

Behin eta berriz zerbaitetaz jabetzean,gure baitan
jabetu egiten den hortaz jabetzea ere badaukagu.

Beraz,
lehenengo fase batean zerbaitetaz jabetzen gara,
eta geroago, gure baitan jabetzeko gai den hortaz.

Azkenengo fasea, helburua,
jabetzen dena eta jabetutakoa bat direla ohartzea omen da
baina ezer gutxi esan dezaket hortaz, ez bait daukat horren izpirientzirik.

No comments: